Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
Dualasarrera

Ikaslearen gunea

Miguel Altuna LHIIko ikaslea zara eta DUALa hobeto ezagutu nahi duzu?
Edo DUALaren bidez prestakuntza eta lana txandakatzen ari zara?
Hemen duzu behar duzun informazio eta dokumentazio guztia!

Parte hartu nahi baduzu, prozedura hau bete behar duzu:

1. LH DUALaren aurkezpena egiten zaie Miguel Altuna LHIIko ikasleei.

2. LH DUALean interesa duten ikasleak Miguel Altunako lan-poltsan erregistratzen dira (www.lanpoltsa.eus). Horrek ikasleen datu eguneratuak izatea eta hautaketa-prozesua bizkorragoa izatea errazten du.

3. Miguel Altuna LHIIk lehen aukeraketa eta ikasleen profilen balorazioa egiten du.

4. Enpresek, bitartean, beren eskaerak aurkezten dituzte Miguel Altunan.

5. Jasotako eskaeren informazioa aztertu, eta ikasleekin partekatzen da Miguel Altunan.

6. Miguel Altuna LHIIk CV egokienak bidaltzen dizkio enpresari (CVak bidali, elkarrizketak).

7. Enpresak bere eskaerarekin bat datorren ikaslea aukeratzen du.

8. Ikas-ekinezko erregimenean “LH DUALa proiektua garatzeko ikaslearen konpromiso-agiria” sinatzen du  ikasleak. Kontratu edo beka bidez izan daiteke.

9. Lan-kontratua edo beka izapidetzen da (Gizarte Segurantzan alta eman eta harreman bakoitza izapidetu).

10. Miguel Altunako tutoreak eta enpresako instruktoreak jardueren plan-programazioa egiten dute eta helburuak, egitekoak, etab. egutegi batean jasotzen dituzte.

11. Ikasleari DUALarekin lan egiteko modua azaltzen zaio.

12. Ikaslearen jarraipena egiten da (horretarako, Miguel Altunako tutorea eta enpresako instruktorea hilero biltzen dira).  Ikaslearen koadernoa. Jarraipen hau egitea beharrezkoa da ikaslearen egonaldiak irauten duen bitartean ikaslearen eboluzioa baloratzeko.

13. Enpresak bitarteko ebaluazio-galdetegia betetzen du egonaldiaren erdialdera.

14. Bukaerako ebaluazioa: ikaslearen ebaluazioa egiten da; horretarako, batetik ikaslea eta enpresako instruktorea biltzen dira, eta, bestetik, Miguel Altunako tutorearen eta enpresako instruktorearen artean balorazioa egiten da.

Bi aldeetako ekarpenak eta balorazioak tutorearen eta instruktorearen artean partekatzen dira, eta ebaluazio hori ikaslearen espediente akademikoan islatuko da. Ezagutza teknikoez gain, ikaslearen zeharkako gaitasunak ere kontuan izango dira: autonomia, ekimena, erantzukizuna, antolaketa, talde-lana, arazoei aurre egiteko gaitasuna, etab.

Ez da ahaztu behar helburu nagusia Lanbide Heziketako titulua lortzea dela. Horregatik, DUALaren ikasketa-planean zehaztutako modulu profesionalen bat ez gainditzeko arriskua ikusten bada, ikaslea DUALetik kanpo geldituko da  eta ikastetxeko bere ohiko ikasle-taldera itzuliko da.

• Urtebeteko lan-esperientzia kontratu edo beka bidez eta Gizarte Segurantzan kotizatuz.
• Enpresako egonaldia ikastetxekoarekin, Miguel Altunakoarekin, txandakatzen da eta enpresari buruzko ezagutza zabala jasotzen da.
• Ikasleak egiazko lan-egoerei aurre egin beharko die eta urtebeteko lan-esperientzia jasoko du.
• Lan-kontratuaren edo lan-hitzarmenaren araberako eta egindako orduen araberako ordainsaria jasoko du.
• Laneratzeko gaitasuna eta motibazioa handiagoa da.
• DUALa amaitzen duenean, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak igorritako diploma jasoko du.

ESKUBIDEAK:

• Hautaketa-irizpideak ezagutzea (gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak).
• Istripuen eta Gizarte-erantzukizuneko asegurua izatea, eta, kontratu edo bekaren kasuan, enpresak Gizarte Segurantzan kotizatzea.
• Lan-arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzea.
• Enpresako prestakuntza-plana eta ebaluazioa nola egingo den ezagutzea. Ebaluazioa bi unetan egingo da.
Bitarteko ebaluazioa
Azken ebaluazioa
• Jarraipena egingo dion eta baloratuko duen instruktore bat izatea enpresan, eta Miguel Altuna LHIIn dagokion tutorearekin harremanetan egon ahal izatea.
• Adostutako lanaldia errespetatua izatea.
• Enpresan jasotako prestakuntzari buruzko balorazioa egitea. Horretarako, inkesta bat bete beharko du.
• DUALa amaitzean, ikasleak diploma bat jasoko du. Diplomak ekitaldi publiko batean banatuko dira, eta ekitaldi horretara gonbidatuko dira enpresa parte-hartzaileak ere.

BETEBEHARRAK:

• Beharrezkoa da heziketa-zikloaren 1. mailako modulu guztiak gaindituak izatea.
• Beharrezko dokumentazioa zuzen bete beharko da:
• LH DUALeko proiektua garatzeko konpromiso-agiria.
Konpromiso-kontratua. Konpromiso-beka. Ikaslearen koadernoa.
• Planifikazioan adostutako eta ikasketei loturiko lanak gauzatzea.
• Miguel Altuna LHIIko tutorearekin harremanetan jarraitzea proiektuak irauten duen bitartean.
• Lanera garaiz joatea eta adostutako lanaldia betetzea.
• Nagusiekiko errespetua.
• Enpresako arautegia betetzea, lan-arriskuen prebentzioari dagozkion arloetan batez ere.
• Enpresako datuei, teknologiei eta aplikaturiko ezagutzei buruzko informazioari buruzko konfidentzialtasuna errespetatzea.

83/2015 DEKRETUA, ekainaren 2koa, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

grafiko dual eus

Hiruko bilerak (ikaslea + enpresako instruktorea + Miguel Altuna LHIIko tutorea).

Ekaina-hasieran, enpresan bilduko dira DUALeko partaideak, ikasleak garatu behar dituen gaitasunak identifikatzeko, gainditu edo lortu beharko diren eta ebaluatuko diren ikasketa-emaitzak identifikatzeko eta, azkenik, emaitza horiek lortzeko egin beharreko jarduerak lotzeko.

Ikaslearen jarraipen fitxa. Instruktorea-tutorea.


Ikaslearen eta instruktorearen arteko bilerak.
Programak irauten duen bitartean, enpresako tutorea eta ikaslea bildu egingo dira tarteka, ikasle/langilearen zereginak aztertzeko eta arazoren bat identifikatuz gero konponbideak bilatzeko.

Bilera horiek “hiruko bilerak” baino maizago egingo dira (PDF baterako esteka).

Ikaslearen eta Miguel Altuna LHIIko tutorearen arteko bilerak.
Bilera horiek lantokian edo Miguel Altuna LHII prestakuntza-zentroan bertan egingo dira. Bilera horietan, ikasleak eskuratutako trebetasun-maila eta nola hobetu daitekeen aztertuko da.

Ebaluaziorako, heziketa-zikloaren Oinarrizko Curriculum Diseinuan (OCD) zehaztutako eta onartutako trebetasunak eta iraupena hartuko dira kontuan.

Enpresako instruktorea eta Miguel Altuna LHII Heziketa Zentroko tutorea maiz egongo dira harremanetan, posta elektronikoz, telefonoz edota bilerak eginez, koordinazio egokia lortzeko.

Ikaslearen jarraipen-fitxa. Tutorea-ikaslea.

Enpresako tutoreak, hau da, instruktoreak, Miguel Altuna LHIIrekin aurrez adostutako eran ikaslearen balorazioa edo ebaluazioa egiten du. Horretarako, Miguel Altuna LHIIk garbi azalduko dio nola egin behar duten ikaslearen jarraipena.

Instruktoreak zenbait formatutan (on-line edo off-line) eskura dauden galdetegiak betez edota hilero tutorearekin egiten dituen bileretan Miguel Altunako tutoreari adieraziz egin dezake balorazioa. Ondoren, Miguel Altunako tutorea arduratuko da informazio guztia jasotzeaz.

Tarteko ebaluazioa.

Azken ebaluazioa.

Modu batera edo bestera, instruktoreak beti izango du Miguel Altunako tutorearen laguntza jasotzeko aukera. Izan ere, instruktorearen ardura izango da ikaslearen ebaluazioa eta jarraipena egitea,  betiere heziketa-zikloaren kalifikazio-sistemari jarraituz eta ebaluazio eta balorazioak gardentasunez eginez.

Heziketa-zikloari loturiko ezagutza teknikoez gain, ikaslearen zeharkako gaitasunak ere baloratuko dira: autonomia, ekintzailetza, antolaketa, talde-lanerako gaitasunak, arazoei aurre egiteko gaitasuna, ardurak hartzea, etab. Hori guztia baloratzeko eta ikaslearen eboluzioaz jabetzeko, beharrezkoa da egonaldian zenbait jarraipen egitea.

Azkenik, aipaturiko gaitasun eta ezagutzak baloratzeaz gain, gomendagarria izan daiteke enpresak bertaratzeari, hutsegiteei edo puntualtasun-kontuei jarraipena egiteko kontrol-orri bat izatea ere, eta nola ez, enpresaren eta Miguel Altunaren arteko etengabeko komunikazio eraginkorra izatea arlo honetan ere. Horretarako, fitxa hau erabili ahal izango da.

DUALaren amaieran, ikasleen Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzako diploma bat jasoko dute.

Lanbide Heziketa DUALa dagoeneko beste herrialde batzuetan egiaztatutako modalitatea da, non irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ikastetxean eta enpresan txandakatzen baitira. Ikas-ekinezko erregimeneko ikaslea ikastetxean nahiz enpresan jasotako konpetentziengatik eta gaitasunengatik ebaluatzen da.

LH DUALaren bidez, Lanbide Heziketako ikasleak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko aukera dauka, enpresak paper aktiboagoa izaten du etorkizuneko langileak izango direnei prestakuntza eskaintzeko orduan, eta, horrenbestez, gazteen laneratzea errazten da. Azken finean, Lanbide Heziketa eta lan-mundua hobeto ezagutzeko modua da.

ESKUBIDEAK:

• Hautaketa-irizpideak ezagutzea (gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak).
• Istripuen eta Gizarte-erantzukizuneko asegurua izatea, eta, kontratu edo bekaren kasuan, enpresak Gizarte Segurantzan kotizatzea.
• Lan-arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzea.
• Enpresako prestakuntza-plana eta ebaluazioa nola egingo den ezagutzea. Ebaluazioa bi unetan egingo da.
Bitarteko ebaluazioa
Azken ebaluazioa
• Jarraipena egingo dion eta baloratuko duen instruktore bat izatea enpresan, eta Miguel Altuna LHIIn dagokion tutorearekin harremanetan egon ahal izatea.
• Adostutako lanaldia errespetatua izatea.
• Enpresan jasotako prestakuntzari buruzko balorazioa egitea. Horretarako, inkesta bat bete beharko du.
• DUALa amaitzean, ikasleak diploma bat jasoko du Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak igorritakoa.

BETEBEHARRAK:

• Beharrezkoa da heziketa-zikloaren 1. mailako modulu guztiak gaindituak izatea.
• Beharrezko dokumentazioa zuzen bete beharko da:
1. LH DUALeko proiektua garatzeko konpromiso-agiria. Konpromiso-kontratua. Konpromiso-beka.

2. Ikaslearen koadernoa.
• Planifikazioan adostutako eta ikasketei loturiko lanak gauzatzea.
• Miguel Altuna LHIIko tutorearekin harremanetan jarraitzea proiektuak irauten duen bitartean.
• Lanera garaiz joatea eta adostutako lanaldia betetzea.
• Nagusiekiko errespetua.
• Enpresako arautegia betetzea, lan-arriskuen prebentzioari dagozkion arloetan batez ere.
• Enpresako datuei, teknologiei eta aplikaturiko ezagutzei buruzko informazioari buruzko konfidentzialtasuna errespetatzea.

83/2015 DEKRETUA, ekainaren 2koa, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

"Enpresek eskatzen dituzten lanpostu kualifikatuei erantzuteko modurik egokiena"

logoak lhduala