Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
miguel altuna lanbide heziketa cab agur elementala

Agur elementala

MIGUEL ALTUNA LHII 1928ko ekainaren 22an sortu zen “Oinarrizko Lanbide eta Ehungintza Eskola” izenarekin. Eskola Errege Seminarioan sortu zen. Egunez eta gauez ematen ziren eskolak, eta bi titulu atera zitezkeen: Industria Ofizialtza eta Industria Maisutza. Gerra Zibilera arte (1936) egoitza horretan jarraitu zuen.

Gerra bukatu zenean, eskolak ateak ireki zituen berriro 1944ko urriaren 16an. Garai hartan bi pertsona bilakatu ziren protagonista: batetik, José Mª Aguirre, Unión Cerrajerako zuzendaria, eskolako zuzendari gisa, eta, bestetik, Miguel Altuna, eskolako idazkaria. 1990. urtean, Elementala izenez ezagutzen zen eskolak MIGUEL ALTUNA izena hartu zuen.

1996ko martxoan eraikin berria inaguratu zen, eta 1998. urtean goi-mailako berariazko Lanbide Heziketako Institutu bilakatu zen Miguel Altuna, non zikloak eta etengabeko eta hastapeneko prestakuntza ematen baitziren.
2019. urteko irailean, MIGUEL ALTUNA LHII eraikin berri batera igaro zen, Agirrebide kaleko 2.era, hain zuzen ere. Eraikin honek 10.000 m2 inguru ditu, gaur eguneko baliabide teknikoz hornitua dago eta ikasketa-metodologia berritzailea eskaintzen du.

"Gerra bukatu zenean, eskolak berriro ireki zituen ateak, 1944ko urriaren 16an."

Miguel Altuna LHIIren erronka nagusia da Lanbide Heziketa erreferentziazko hezkuntza-sistema bihurtzea eta ikasle zein gurasoak goi-mailako formakuntzaz harro sentiaraztea.

Aurrekarietan oinarriturik eta berritzailetasunera bideratuta, Debagoieneko bailaran zein harago, mundu-mailan, erreferentziazko zentroa izan nahi du, ekintzaileak sortzeko gunea, kalitateko prestakuntza eta zerbitzua eskaintzen dituena, inguruko lehiakortasunaren hobekuntza helburu duela.