Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
admin

Administrazioko eta kudeaketako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

DBH gainditua izatea.
Oinarrizko Lanbide Heziketa gainditua izatea.
IEEko 1. zikloa gainditua izatea.
2. BBB gainditua izatea.
LH1eko tituluaren jabe izatea.
Erdi-mailako heziketa-zikloa gainditua izatea (teknikari-titulua).
Erdi-mailarako sarrera-proba gainditua izatea.

Admini kudeaketa
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0437. Enpresa-komunikazioa eta bezeroentzako arreta 165 1.a
0438. Salerosketako administrazio-eragiketak 132 1.a
0440. Informazioaren tratamendu informatikoa 264 1.a
0441. Kontabilitate-teknika 132 1.a
0442. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak 132 1.a
0165. Ingelesa 165 1.a
0439. Enpresa eta Administrazioa 105 2.a
0443. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua 105 2.a
0446. Enpresa ikasgelan 168 2.a
0448. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak 147 2.a
0449. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a
0451. Lantokiko prestakuntza 380 2.a
Zikloa guztira 2.000

Profesional hau gai izango da:

• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduak edo lortutako informazioa abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren operatiboari dagokion euskarri-dokumentazioa kontabilitate-mailan erregistratzeko, betiere segurtasun eta kalitateko baldintzetan.
• Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egiteko gerentziak ezarritako arauei eta protokoloei jarraituz, antolakundearen likideziari eustearren.
• Enpresaren giza baliabideen hautespen- eta prestakuntza-arloetako administrazio-kudeaketak egiteko, indarrean dagoen araudia eta enpresa-politika kontuan izanik eta saileko goi-arduradunaren gainbegiradapean.
• Enpresaren lan-kudeaketaren arloan administrazio-laguntza emateko, indarrean dagoen araudia betez eta saileko goi-arduradunaren gainbegiradapean.
• Merkataritza-jardueraren administrazio-kudeaketak egiteko eta ondoriozko zerga-betebehar jakin batzuen euskarri-dokumentazioa erregistratzeko.
• Administrazioaren eta merkataritzaren esparruan bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko jarduerak betetzeko, enpresaren/erakundearen irudiarekin lotzen diren eta ezartzen diren kalitate-mailak ziurtatuz.

Prestakuntza osagarria:

Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

  • Orga jasotzaileen erabilera.
  • Zubi-garabien erabilera.
  • Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
  • Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

 

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.

LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
• Administrari laguntzailea.
• Bulegoko laguntzailea.
• Kobrantza eta ordainketetako administrari laguntzailea.
• Merkataritzako administraria.
• Langileen kudeaketako administrari laguntzailea.
• Herri-administrazioetako administrari laguntzailea.
• Bezeroen arretarako enplegatua.
• Diruzaintzako enplegatua.
• Ordainbideetako enplegatua.

INFORMAZIOA

Familia: Administrazioa eta kudeaketa.
Ikasturteak: ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2.000 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: D

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris