Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
DSC 1013v2

Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

IEEko 2.zikloa edo UBI gainditua izatea.
Batxilergoa gainditua izatea.
LH II tituluaren jabe izatea.
Erdi-mailako heziketa-zikloa gainditua izatea (teknikari-titulua).
Goi-mailarako sarrera-proba gainditua izatea.

Mekatronika Indus
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0936. Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak 132 1.a
0937. Sistema elektrikoak eta elektronikoak 132 1.a
0938. Makina-elementuak 99 1.a
0939. Fabrikazio-prozesuak 165 1.a
0940. Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa 132 1.a
0943. Sistemen integrazioa 231 1.a
0946. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a
0935. Sistema mekanikoak 160 2.a
0941. Sistema mekatronikoen konfigurazioa 160 2.a
0942. Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa 100 2.a
0944. Sistema mekatronikoen simulazioa 80 2.a
0945. Mekatronika industrialeko proiektua 80 2.a
E200. Ingeles teknikoa 40 2.a
0947. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a
0660. Lantokiko prestakuntza 360 2.a
Zikloa guztira 2.000

Profesional hau gai izango da:

• Sistema mekatroniko industrialak konfiguratzeko, haiek osatzen dituzten tresneria eta elementuak hautatuta.
• Sistema mekatroniko industrialak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzeko, baliabideak -makineria, industria-tresneria, produkzio-lerro automatizatuak eta abar-, beharrezko denborak eta kontrol-sistemak definituta.
• Sistema mekatroniko industrialak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak ikuskatzeko eta/edo gauzatzeko, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Sistema mekatroniko industrialen funtzionamendu-parametroak gainbegiratzeko, neurtzeko eta kontrolatzeko tresnak eta berariazko helburua duten informatika-aplikazioak erabilita.
• Sistema mekatroniko industrialetan sortzen diren matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzeko eta kokatzeko, teknika eragileak eta berariazko prozesuak aplikatuta, haien konponketa antolatzearren.
• Makineria, industria-tresneria eta produkzio-lerro automatizatuak mantentzeko ordezko piezen gutxieneko mailak ezartzeko.
• Instalazioa konpondu edo muntatu ondoren, tresneria prest jartzeko eta, horretarako, segurtasun- eta funtzionamendu-probak egiteko, dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik beharrezko aldaketak eta doikuntzak egiteko eta sistemaren fidagarritasuna eta energia-eragimena ziurtatzeko.
• Sistema automatikoak programatzeko, instalazioaren funtzionamendu- eta segurtasun-parametroak egiaztatuta eta kasuak kasu ezarritako prozedurak jarraituta.
• Instalazioak prest jartzeko lanak gainbegiratzeko edo egiteko, parametroak doituz eta beharrezko probak eta egiaztapenak -funtzionalak zein arauzkoak- eginez.
• Instalazioak muntatzeko prozesuekin eta mantentzeko planarekin lotuta indarrean dagoen araudia betetzeko dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzeko.

Prestakuntza osagarria:
Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

• Orga jasotzaileen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Aukera eleanitza:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
• Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.

INFORMAZIOA

Familia: Instalatze- eta mantentze-lanak.
Ikasturteak: ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2.000 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: D + Eleanitza

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris