Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
migual-altuna-logo-fp

Lanerako prestakuntza

Lanerako prestakuntza enpresa, langile eta langabetuentzat eskaintzen dugun programa da, guztien lehiakortasun-maila eta egokitze-gaitasuna hobetzeko prestatutakoa, parte-hartzailearen ezagutzak zabaltzea edo eguneratzea edota lan-merkatuan sartzea errazteko.

Zerrendako ikastaroak aurreikusitako datan jarriko dira abian, matrikulazioa behar adinakoa izan den kasuetan. Printzipioz, ikastaroak astelehenetik ostegunera izango dira, 18:00etatik 21:00etara.

"Ikastaroak % 100 diruz lagunduta daude, eta Euskal Herriko Lanbide Prestakuntzako Sistemari daude lotuta"

 Profesionaltasun-ziurtagiriak

Lanbide-prestakuntza lan-administrazioaren esparruan ofizialki egiaztatzeko tresna da profesionaltasun-ziurtagiria. Informazio guztia helbide honetan dago: www.lanbide.net

Langile eta langabetuentzako ikastaroak % 100 diruz lagunduta daude, eta Euskal Herriko Lanbide Prestakuntzako Sistemari lotuta.

Zalantzarik izanez gero, galdetu iezaguzu interesatzen zaizun ikastaroari buruz edota hari loturiko diru-laguntzei buruz 943 89 92 72 zenbakira deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbidera idatzita.

ESKAERAPEKO PRESTAKUNTZA

Miguel Altunak prestakuntza aurreratua edota neurrira eginikoa eskaintzen die enpresei teknologia-alorrean, baita etengabeko prestakuntzako ohiko katalogoetan eskaintzen ez diren edukiak ere.

Horrez gainera, enpresaren behar, helburu eta estrategietara egokituz, beharraren arabera moldatzen ditu prestakuntzaren edukiak, ordutegia eta hizkuntza. Eskolak Miguel Altunako instalazioetan edo/eta enpresan bertan izan daitezke.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.