Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
Diseño sin título

Bitartekaritza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortutako zerbitzua da.

Ikaskuntza adin-tarte batera mugatzen ez den etengabeko prozesua da, hau da, bizitzako garai guztietan garatzen dena. Ulertzen da Etengabeko Ikaskuntza horren barruan pertsona gisa garatzen gaituela araututako edo arautu gabeko heziketa-ekintza bakoitzak. Horregatik, Bitartekaritza-zerbitzuak edozein ikaskuntzari buruzko informazioa ematen du:

Ikaskuntza formala: arauturik dauden eta egiaztagiri ofizial bat lortzeko egiten diren ikasketak (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak, ikasketa artistikoak, hizkuntza-eskola ofizialak…).
Ikaskuntza ez-formala: lan-munduan sartzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko ikaskuntza (lanerakoa edo etengabekoa).
Etengabeko ikaskuntza: aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egin ohi ditugun askotariko ikaskuntzak (kirola, eskulanak, terapiak, informazio-jarduerak…).

INTEGRATUZ: Gizarteratze galdetegi interaktiboa.

Ikaskuntza adin-tarte batera mugatzen ez duen etengabeko prozesua da BIZIKASI."

ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK:
Pertsonei informazioa eta aholkularitza eskaintzea, on-line, telefonoz edo aurrez aurre.
Titulu akademikoei, profesionaltasun-ziurtagiriei eta lan-esperientziaren bidez gaitasuna egiaztatzeko egiturari buruzko informazioa ematea.
Ikaskuntza formalari eta ez-formalari buruzko zalantzak argitzea.
Gaurko eta geroko prestakuntza-interesak aztertzea, adieraztea eta zehaztea.
Prestakuntza-nahiei eta -beharrei erantzungo dien informazioa bilatzea.

Debagoieneko prestakuntza-eskaintza guztia zure esku jartzen dizugu . Horretaz gainera, EAEko prestakuntza eskura izango duzu www.hiru.com/hirubila orrialdean.

Etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, tokian edo eskualdean hautemandako beharrizanen arabera eta Debagoieneko eragileekin lankidetzan.

Bitartekaria:
Miren Errasti da Debagoieneko bitartekaria.
tel.: 943 899 273
H. el.: bizikasi@maltuna.eus

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 19:00etara.
Ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.
Facebook eta Twitter bidez ere jarraitu gaitzakezu.

no image