Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
sarea

Proiektua

Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sarea 50 ikastetxek osatzen dute (24-25 ikasturtean 66 ikastetxetara zabaltzen dira), 17 autonomia erkidegoetan banatuta. Zentro horietan, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako Lanbide Heziketako eskaintzak ematen dira, hainbat sektoretakoak (automobila, ikus-entzunezkoa, osasunekoa eta abar), eta Miguel Altuna “Fabrikazio automatizatua” azpisektorean dago lotuta.

Erreferentziazko zentru gisa jardutea du helburu, ekipamendu tekniko eta azpiegitura aurreratuenekin, prestakuntza-programak, berrikuntza metodologikoak eta lanbide-heziketaren esparruan jakintza transferentzia ekintzak hobetzeko eta etengabe kontrastatu eta eguneratzeko.

Eraldaketa digitaleko eta metodologikoko prozesu batean egoteaz gain, irakasleen prestakuntza-ekintzak antolatzen dituzte Estatuan, eta beren [azpi]sektore profesionalean, profil berrien beharra antzematen eta eskaintza formatiboetako  curriculum-berrikustean laguntzen dute.