Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
Header Admic

Helburuak

1. LHko ikastetxeek autoebaluaziorako tresna bat sortzea, eraldaketa digitala ahalbidetzeko eta heldutasun digitala hobetzeko ekintza-multzo sistematiko eta sendo bat ezartzeko gaitasuna eta bitartekoak zein neurritan dituzten aztertzeko.

2. On line ikasteko programa bat garatzea, aldez aurretik egindako inkestaren funtsezko arloetan oinarrituko dena, Berrikuntza eta Ezagutza Trukerako Institutuaren Heldutasun Digitalaren Ebaluazioaren ereduaren babesarekin https://www.ike.org/product/digital_maturλ_assessment. Programa prest egongo da arlo hauetako trebetasunak eta ezagutzak garatu nahi dituen LHko edozein eragilerentzat: estrategia eta lidergo digitala, kultura digitalaren garapena, trebetasun eta gaitasun digitalen optimizazioa, datuen kudeaketa eta erabakiak hartzea, elkarlaneko ekosistemen garapen eta eragina eta azkenik balio digitala. Arlo horiek ezinbestekoak dira LHko ikastetxeetan eraldaketa digitala bizkortuz, ikasleei, irakasleei eta hezitzaileei lagundu eta hezkuntza hobetzeko.

3. Jardunbide egokien gidaliburua. Gidaren bidez, LHko ikastetxeetan eraldaketa digitala ahalbidetzeko eta heldutasun digitala hobetzeko ekintza sistematikoak eta sendoak diseinatzen eta ezartzen laguntzeko ereduak lortuko dira. Estrategia eta lidergo digitalari buruzko jarraibideak, kultura digitalaren garapena, trebetasun eta gaitasun digitalen optimizazioa, datuen kudeaketa eta erabakiak hartzea, elkarlaneko ekosistemen garapena eta eragina eta balio digitala bere barne hartzen ditu. Jardunbide egokien gidako elementu guztien ardatza elementu bakoitzak nola lagun dezakeen hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa baliabide birtualen bidez lortzea izango da, ikaslee nola lagundu jakiteko eta irakasleei eta prestatzaileei urrutiko ikaskuntzarako egokitzen.

4. Azkenik, admic.eu plataforma. Hezkuntza-baliabide ireki (REA) horrek areagotu egingo du eraldaketa digitalaren erabileraren gaineko kontzientzia, hezkuntza-transmisioa hobetzeko eta ikasleei, irakasleei eta prestatzaileei laguntzeko; eta sarbide bakarra eskainiko du autoebaluazio-tresnetarako (aurretik zehaztu bezala), sarean dauden ikasketa-programarako, jardunbide egokien gidarako eta proiektuari buruzko informazio osagarrirako.

Emaitzei dagokienez, espero dugu LHko 300 langileren trebetasunak eta gaitasunak areagotu egingo direla garatutako ikasketa-programaren bidez. Gainera, langileek proiektuan zehar eta ondoren lortutako esperientziak beren garapen profesionala aberastuko du, eta EB osoko LHko institutuetan eraldaketa digitala sustatu eta azkartzeko ingurunea sortuko du.