Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Apirilak 3,Twitter bidez KA2_KA3 Project Dissemination Day ekitaldian

Bihar, apirilak 3, Bilbon KA2 eta KA3 nazioarteko proiektuen difusio jardunaldia egitekoak ginen, baina larrialdi egoera honetan bertan behera utzi behar izan dugu. Hala ere, proiektuen difusio ekintzekin jarraituz, ekitaldia twitter bidez egitea pentsatu dugu.

Horregatik, ekitaldi hau Euskadiko lanbide heziketatik irekiko dugu etaEuropako beste ikastetxe batzuk ere parte hartzeko aukera izango dute.

Beraz, apirilaren 3an, goizeko 9.00tan@Int_Tknika twitter kontutik hasiera emango diogu. Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendariaren, Rikardo Lamadriden, mezu bat agertuko da. Berak bideo baten bidez hitz batzuk esango ditu eta liburuxka aurkeztuko du eta jarraian, ikastetxe desberdinok lanean ari garen nazioarteko proiektuen berri emango dugu. @Miguel_Altuna ren kasuan, Engendering STEM eta EXAM 4.0 proiektuak aurkeztuko ditugu.

BIDEOA

Jarrai gaitzazu!