Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Apirilean Austrian izan gara Industry 4.0 eta AM Fabrikazio Gehigarrian erreferenteak diren Unibertsitate Tekniko eta Enpresak ezagutuz

Apirila erdialdean Austriara hurbiltzeko aukera izan dugu Erasmus + irakasleen mugikortasun jarduera baten harira Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Tknika, IMH eta Don Boscoko irakasleez osaturiko taldea.

Aukera bikaina izan da  FH Joanneum unibertsitateak Unibertsity of Applied Sciences kanpusean garatu duen Industry 4.0ko Smart Lab eredugarria gertutik ezagutzeko.

Horretaz gain AM (Aditive Manufacturing) teknologia garatzaile eta makina saltzaile diren GENERA, SMI, eta FRONIUS enpresa austriarretako kudeatzaileak, euren enpresen jarduna eta baita instalazioak ere ezagutu ahal izan ditugu gertutik, teknologia hauen inguruko ezagutzan sakonduz, eta etorkizunerako interesgarriak izan daitezkeen harremanak abiatuz.