Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ateak zabalik jardunaldi arrakastatsua

Urte sasoi honetan ohikoa den bezala, hurrengo ikasturtean zer egin erabakitzeko garaia da. Horregatik, atzo ATEAK ZABALIK jardunaldia izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Jardunaldi arrakastatsua izan zen eta bertaratu zirenek,  Erdi-Mailako nahiz Goi-Mailako heziketa zikloak ikasteko eta Forjan espezializatzeko ditugun baliabideak eta metodologia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Atzoko egunez bertaratzea ezinezkoa izan bazitzaizun, jakin beste egun bat adostu dezakegula eta ikastetxea barrutik ezagutzeaz gain, dituzun zalantzak argitzen laguntzeko prest gaudela.

Gogoratu, aurrematrikulazioak ekainaren 4tik 15era bitartean egin behar direla.