Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Aurrematrikula eta matrikula datak

Eusko jaurlaritzak Lanbide Heziketa 2021-2022 ikasturtean ikasleak onartzeko, plazak esleitzeko eta matrikulazio egutegia argitaratua du.

  • Aurre-matrikula eskabidea aurkeztea, maiatzaren 31tik ekainaren 18ra bitartean, biak barne.
  • On-line: ekainaren 18ra arte eta zikloko lehen kurtsorako bakarrik. Eskaera aldatzeko edo zuzentzeko aukera Ekainaren 18ra arte egongo da.

*Aurrematrikula-epeko Miguel Altunako ordutegi berezia: Astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 8:30etatik 14:00etara.

HITZORDUA ESKATU

Eranskineko bosgarren jarraibidean adierazitako dokumentazioa aurkeztea Ekainaren 25era arte izango da (dokumentazioa ez on-line ez ikastetxe batean presentzialki aurkezten ez dutenentzat): Ekainaren 30era arte.

Onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea Uztailaren 9an egingo da. Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: Uztailaren 12ra arte egongo da. Onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea: Uztailaren 13an izango da.

  • ESKAINTZA OSOAren modalitatean matrikula egiteko ohiko epea:

 I fasea: Uztailaren 19tik 21era bitartean izango da.

II fasea: Uztailaren 23tik 27ra bitartean.

III fasea: Uztailaren 29tik 30ra bitartean.

  • Ezohiko epea: Irailaren 1etik urriaren 15ra.
  • ESKAINTZA PARTZIALAren modalitatean  matrikula egiteko ohiko epea:

Uztailaren 23tik 30ra bitartean.