Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Austriako Lanbide Heziketa DUALa ezagutzen izan gara

Pasa den apirilaren 23tik apirilaren 26ra Euskal Autonomi Erkidegoko Lanbide Heziketa DUALeko hainbat ordezkari – EAEko Hezkuntza Saileko LH DUAL arduradunak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako LH DUALeko hainbat koordinatzaile, tartean Bergarako Miguel Altuna LHIIko LH DUALeko koordinatzailea- Austrian izan dira, bertako Lanbide Heziketa DUALa bertatik bertara ezagutzeko.

Batetik, Vienan dagoen Tubacexeko enpresa baten instalazioak ikusi zituzten. Enpresa honetan LH DUALeko ikasle batzuk ari dira. Instalazioak ikusteaz gain, enpresako arduradunekin eta bereziki, ikasleen instruktorearekin ere hitz egin zuten.
Bestetik, Lanbide Heziketako ikastetxe bat ere bisitatu zuten, Tubacex enpresan ari diren ikasleen ikastetxea hain zuzen.

Azkenik, Vienako Merkataritza Ganbararen ordezkariarekin ere bildu ziren, non Austriako Lanbide Heziketa DUALaren xehetasunak ezagutzeko aukera izan zuten.

Austriako LH DUALa eta hemengoa ezberdinak badira ere, oso interesgarria izan da han ikusitako eta entzundako guztia. Izan ere, LH DUALean erreferentea den herrialdearen esperientzia ezagutzeko aukera eman duelako.

  • Informazio gehiagorako, jarri zaitez Miguel Altunako LH DUALeko koordinatzailearekin harremanetan.