Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Automatizazio eta Robotika Industrialeko irakasleak Oporton, ErasmusMobility programari esker

ErasmusMobility programaren bidez, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Automatizazioko hiru irakasle Oporto ingurura bidaiatu dute, etorkizuneko lankidetza aukerak aztertzeko asmoz.

Bidaiaren helburua Oportoko Triformis Técnica ikastetxea eta hiru enpresa ezagutzea izan da, ikasleen lan-praktikak antolatzeko eta harreman profesional berriak sendotzeko. Triformis ikastetxea goi-tentsioko instalazioen mantentze-lanetan eta enpresetarako neurrirako formazioan espezializatuta dago.

Gainera, irakasleek honako enpresak bisitatu dituzte: 

  • Tres60: Elektrizitatearen banaketarako elementu elektrikoen fabrikazioa.

  • Aptiv: Automobilgintzarako osagai elektronikoak.

  • Ferrao & Guerra: Automobilgintzarako piezen ekoizpena, hotzeko estanpazioaren bidez.

Esperientzia honek Europako sareekin harremanak sendotzeko eta gure ikasleei atzerrian trebatzeko aukera berriak zabaltzeko balio izan du.