Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Bergarako EA21 proposamenak eta dekalogoa

Pasa den maiatzaren 15ean, Bergarako ikastetxe guztiak udaleko areto nagusian bildu ziren ingurumena zaintzearen aldeko hainbat ekarpen egiteko eta alkateari ikastetxe bakoitzean landutako proposamen eta konpromisoak adierazteko, dekalogo bat aurkeztuz, besteak beste.

Kurtso amaierako ekitaldi nagusi hau, ikasturtean zehar egindako lanaren  erakusleiho izan zen eta orain guztion artean gauzatu beharreko lana gelditzen zaigu; Norbanako konpromisoak eta talde bezala ditugun aukera eta erronkei erantzutea.