Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Emakume eta Gizonen soldata arrakalari buruzko jardunaldia.

Otsaliaren 20an Miguel Altuna Lanbide Heziketan emakume eta Gizonen soldata arrakalari buruzko Jardunaldia burutuko da.

Jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Erantzunkide sarearen kokatzen da (emakume eta gizonen berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidea helburua sustatzeko duen enpresa sarea). Enpresei emakume eta gizonen soldata desberdintasunak aztertzen laguntzea, soldata arrakalan eragina duten alderdiak identifikatzea eta desberdintasuna hauek nola ekin azaltzea izango da Jardunaldiaren jomuga.

Ikaspen gune hauen helburua, sareko enpresei (zein Gipuzkoako beste hainbat enpresei) emakume eta gizonen berdintasun eta kontziliazio erantzunkide gaiak identifikatu, sakondu eta konponbideak bilatzen laguntzea da. Saio praktikoak dira, ikaspen eta esperientziak zein zailtasun eta jardunbide onak elkar trukatzea da helburua. Saio hauetan, taldea dinamizatzeko pertsona aditu bat egoten da.

Irakaslea, Silvia Muriel, esperientzia pedagogiko zein praktiko handia duen enpresa eta erakundeei emakume eta gizonen arteko berdintasunerako laguntza teknikoa eskaintzeko Emakundeko aholkulari homologatua da.

Jardunaldiaren Lekua: Miguel Altuna LHII de Bergara
Ordutegia: 9etatik 12etara
Eguna: otsailak 20