Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Erasmus+ praktikak atzerrian: 21 ikasle Europako hainbat herrialdetan izan dira

2025eko martxotik maiatz amaierara bitartean, Miguel Altunako 21 ikaslek aukera izan dute beraien lan praktikak Europako herrialde desberdinetan burutzeko Erasmus+ programaren bidez. Portugal, Italia eta Txekiar Errepublikan egon dira, bakoitza bere zikloko ikasketa-esparruarekin lotutako enpresetan.

Esperientzia aberasgarria izan da arlo profesionalean zein pertsonalean: Ikasleek lan-munduan jarduteko gaitasunak landu dituzte, eta kultura berriak ezagutzeaz gain, autonomia, komunikazio gaitasuna eta beste hizkuntza batzuetan moldatzeko trebetasuna garatu dute. 

Miguel Altuna LHII-n nazioarteko mugikortasuna sustatzen jarraituko dugu, gure ikasleen prestakuntza aberastu eta etorkizun profesionalari ikuspegi zabalago bat eskaintzeko helburuarekin.