Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Escape Room Teknologikoa

STEM arloetan, zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika arloetan hain zuzen, nesken presentzia oso bajua da eta ez da gure bailaran bakarrik pasatzen, orokorra den gai bat da hau.

Miguel Altunatik ekintza bat bultzatzea nahi izan dugu neskek teknologiarekin esperientzia jostagarri bat bizi dezaten. Gure helburua da horrelako pauso txikiekin bailarako neskak STEM arloetara hurbiltzea.

Escape Room Teknologiko bat prestatu dugu mekatronikako ikasleen laguntzarekin 8 eta 13 urte bitarteko neskek parte hartu dezaten.

Hori helburu, San Martin Agirre Herri Eskolako LH6ko ikasleak eta Aranzadi Ikastolako LH5eko  ikasleak gure gonbitea onartu eta bertan izan ditugu Escape Roomean partaide. Ekintza aberasgarria izan da guztiontzat. Parte hartzaileak ekintzarekin gozatu eta STEAM alorrera gerturatu dira, antolatzaileak arro geldituz egindako lanarekin.

Eskerrik asko guztiei egindako lanagatik.