Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Estatu mailako Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentruen sareko 8 ikastetxeko ordezkariak, elkarlanean eta formazioa jasotzen izan dira Bergarako Miguel Altunan

Aste honetan, Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentruen sareko 8 ikastetxetako kideak izan ditugu Miguel Altunan: IES Fernando III, IES Cotes Baixes, CI San Juan-Donibane, CIFP Politécnico de Murcia, Escola del Treball, CIFP Simón De Colonia eta IES Condestable Álvaro De Luna.

Hiru egunez, estatu mailako Lanbide Heziketako 120 zuzendari eta irakaslek, gure ikastetxea, funtzionamendua eta metodologia ezagutzeaz gain, bilerak egin eta adituen eskutik formazioa jasotzeko aukera izan dugu. Izan ere, Fabrikazio Automatizatuaren alorrean Bikaintasun Zentru izendatu berri da Miguel Altuna LHII.

Horretaz gain, Miguel Altunarekin harreman estua duten bi enpresa bisitatzeko aukera izan dugu:  ULMA Packaging eta Goizper.

ULMA Packaging-eko bisitan zehar, profesional talde-honi, beraien mekanizazio sailerako eraiki berri duten instalazioak erakutsi zizkiguten, eta Fabrikazio Aurreratuan erabiltzen diren bikaintasuneko praktikak eta esperientziak partekatu ahal izan  genituen.

Goizper enpresan, lainoztatzeko gailuetan erreferentea den enpresa da, bakarka edo serie motzetan piezak ekoizten ditu eta  barne funtzionamendua bere osotasunean ezagutzeko aukera izan genuen baina batez ere, beraien Fabrikazio Aurreratuari loturiko automatizazio sistemak.

Esperientzia honek bere mugak zabaldu ditu eta prestakuntza akademikoaren eta enpresa-errealitatearen arteko lotura sustatu du. Aberasgarria izan da guztiontzat. Eskerrik asko!