Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Euskadiko LH DUALeko ordezkari batzuk Alemaniako LH DUALa ezagutzen

Pasa den abenduaren 3 tik 7ra bitartean, Euskal Autonomi Erkidegoko Lanbide Heziketa DUALeko hainbat ordezkari – EAEko Hezkuntza Saileko LH Dual arduradunak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako LH Dualeko hainbat koordinatzaile, tartean Bergarako Miguel Altuna LHIIko LH DUALeko tutore den Asier Biribai- Stuttgart-en izan dira, bertako Lanbide Heziketa DUALa bertatik bertara ezagutzeko.

Alemaniako DUAL sisteman parte hartzen duten ikastetxe, enpresa eta eragile ezberdinak bisitatzeko aukera izan dute, funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko. Alemaniako sistema DUALa eta hemengoa ezberdinak badira ere, oso interesgarria izan da han ikusitako eta entzundako guztia. Izan ere, LH DUALean erreferentea den herrialdearen esperientzia ezagutzeko aukera eman duelako.