Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

EuskoSkills 2023 lehiaketan parte hartuko dute Miguel Altunako 4 ikaslek, maiatzaren 9tik 11ra.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak maiatzaren 9tik 11ra EuskoSkills 2023 antolatu du. Ficoban izango den lehiaketa honetan, EuskoSkillsetarako hezkuntza sailaren proposamena 29 skill-etan (kategoria) lehiatzea da. Horietako batzuk ofizialak izango dira SpainSkills, EuroSkills eta WorldSkills-etan parte hartzeko baliagarriak izango direnak.

Aurtengo edizioan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako 4 ikaslek parte hartuko dute: 

Mikel Sanchez, Oier Soto eta Jokin Dorado Mekatronika alorrean lehiatuko dira.

Zain Ansar Sial, CNC Fresaketan.

Zorte on!