Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

EXAM4.0 nazioarteko proiektua eredu Europako LHko Bikaintasun Zentroen artean.

Tknika eta  EUko Komisioak antolatutako LHko Bikaintasun Zentroak nazioarteko konferentzian parte hartu du Miguel Altuna LHIIko Unai Ziarsolok, EXAM4.0. proiektua (Excellent Advanced Manufacturing 4.0.) aurkeztuz 105 herrialdetako 1700 pertsona baino gehiagok jarraitu duten jardunaldian.

Ekitaldian zehar Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Jorge Arevalo sailburuordeak, EUko Komisioko hainbat adituk parte hartu dute eta baita, Erasmus+ programak 2019an finantziatutako 5 proiektu berritzaileetako arduradunek ere, hauetako bat aipatutako Miguel Altuna LHII partaide den EXAM4.0.proiektua izan da.

Bikaintasun profesionalari loturik, dena geroz eta konektatuago dagoen mundu honetan eta abiada bizian aldatzen doan gizarte eta lan munduan, 4.0. industriak, konektibitateak, adimen artifizialak, robotikak, bioteknologiak, ekonomia zirkularrak, jasangarritasunak eta zentro adimentsuek duten garrantzia aipatu dira, besteak beste. Fabrikazio aurreratuari erantzuna emango dien ikasle kualifikatuak formatzen ari dira Lanbide Heziketako zentroak.

Digitalki eta antolamentuz adimentsuak diren LHko zentroek, lokalki eta mundura irekita, enpresa eta eragile desberdinekin elkarlanean aritzearen garrantziaz ere aritu dira. Miguel Altuna LHIIko EXAM4.0.ri loturik, “enpresak analizatzen ari dira egungo lan ereduak ea balorea sortzen duen; ekosistema honetan beharrezkoa da erakunde desberdinen arteko lankidetza” aipatu du Unai Ziarsolok.

Amaitzeko, Shyamal Majumdar Doktoreak (UNESCO-UNEVOCeko zuzendaria, besteak beste) itxi du jardunaldia COVID 19aren garai honetan, garapen jasangarriagoa, biodibertsitatea, hezkuntza inklusiboago eta flexibleagoen bidez, herrialde arteko desberdintasunak murriztu eta  aurre egin beharreko osasun eta hezkuntza erronkak azaldu ditu.

Konferentziako BIDEO eta AURKEZPEN GUZTIAK eskuragarri.

 

KONFERENTZIA INGELESEZ ikusteko aukera.

KONFERENTZIA GAZTELERAZKO ITZULPENAREKIN ikusteko aukera.

Ekitaldiari buruzko INFORMAZIO GUZTIA (Ingelesez)