Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
migual-altuna-logo-fp

Fabrikazio Aurreraturi loturiko nazioarteko jardunaldian parte hartu dugu

Atzo, urriak 14, nazioarte mailako Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi batean aurkezpena egin zuen Miguel Altunako Unai Ziarsolok EXAM 4.0 egitasmoa oinarri hartuta. Bertan, 4.0 Industriak dakartzan berrikuntza teknologikoei lotuta aurre egin beharreko erronkez eta Fabrikazio Aurreratuaren sektorean pertsonak formatu eta birkualifikatzeaz ere aritu zen, besteak beste. 

Gainera, Fabrikazio Adimenduna espezializazio kurtsoko ikasleek ere, jardunaldia zuzenean jarraitzeko aukera izan zuten eta aditu desberdinen azalpenak entzuteko aukera izateaz gain, ikaskuntza-prozesua industriatik gertu eta testuinguru errealean kokatzeko aukera izan zuten.