Apirilaren 8 eta 9an, Escola del Treball ikastetxean izan gara (Bartzelona), Fabrikazio Automatizatuko Bikaintasun sareko 8 ikastetxeetako ordezkariekin batera Estatuko Bikaintasun Ikastetxeen sareko topaketan parte hartzen (Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministerioak eta Europako Funtsak diruz-lagundua). Bertan hainbat bilera egin dira, proiektu primarioei lotuta eta bertan Joxu Arana Miguel Altunako zuzendariak, “Fabrikazio automatizatuan profil profesionalen beharrak antzematea”aurkezpena egin zuen.
SEATek Bartzelonan duen ikastetxea eta Escola del Treball ikastetxea ere bisitatu ditugu.
Horretaz gain, apirilaren 9-11 bitartean Bartzelonan ospatu den Fabrikazio Aurreratuko “Advanced Factories- Integrating Automation System” azoka bisitatu dugu, automatizazio, robotika, sistema integratuak, gemelo digitalak, ikusmen artifiziala eta datuen analitikari loturiko teknologia berritzaileenak bertatik bertara ezagutuz, besteak beste.
Eskerrik asko Escola del Treball ikastetxeagatik egindako harrera eta antolaketagatik.