Urria hasieran, Amsterdamera bidaia egin dugu proiektu berri baten lanketari lotuta. Europako bost herrialdeetako ikastetxeak elkartu gara bertan, Fabrikazio Gehigarria eta herrialde ezberdinetako ikasleen arteko elkarlana konbinatzen dituen ideia garatzeko.
Egonaldia Amsterdamgo Nova Collegeko irakasle talde batek kudeatu du, eta euren lan egiteko modua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Parte hartu duten beste ikastetxeak Norvegiatik, Danimarkatik eta Euskal Herriko Santurtziko LH ikastetxetik etorri dira, Miguel Altuna eta Nova Collegeko irakasleekin batera.
Azken egunak gainera Amsterdamgo 3D Makers Zonean ospatutako “C THE FUTURE” azokan kointziditu du. Oso interesgarria izan da Fabrikazio Gehigarria teknologia eta sektore ezberdinen ikuspuntutik, alderantzizko ingeniaritza, eta jasangarritasuna konbinatzen dituzten ideiak, proiektuak eta ikerkuntza aplikatuko proiektuetan dabilen jendearen jarduna gertutik ezagutzeko.