
KISTLER, IDEKO, ZOLLER IBÉRICA eta SANDVIK enpresekin lankidetzan Miguel Altuna Lanbide Heziketan jardunaldi teknologikoa izan genuen ekainaren 19an, enpresa hauek eskaintzen dituzten proposamen teknologikoen berri emateko. Ekitaldi hau enpresetako interes talde desberdinei zuzendua izan zen.
Hala, foro presentzial bat zabaldu zen, teknologiaren abantailei eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza-beharrei buruz eztabaidatzeko.
Workshop praktiko batzuen bitartez dinamizatu zen ekitaldia eta bertan sortu ziren zalantzak argitu eta aholkularitza jasotzeko aukera izan genuen, besteak beste.
Honako espezialistak izan genituen presente gurean:
- Iván Lavín (ZOLLER Iberica).
- Harkaitz Urreta eta Asier Astarloa (IDEKO).
- Ibai Churruca (KISTLER).
- Pablo Medina (SANDVIK Coromant).
Jardunaldiaren BIDEOA IKUSTEKO egin klik lotura honetan.
Eskerrik asko ekitaldian modu batera edo bestera parte hartu zenuten guztioi.