Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

FEM Simulazioen Aplikazioei buruzko Mintegi Teknologikoan

Gaur, Unai Ziarsolo Miguel Altuna LHIIko zuzendariordeak, SIMUFACT bidezko hotzeko forjako prozesuetan egiten diren simulazioei buruzko aurkezpen teknikoa eskaini du Bizkaiko Parke Teknologikoan egiten ari diren jardunaldi batean.

CAE- innovación SL-ek, irtenbide ezberdinak eskaintzen dituen MSC.Softwarearen Portfolioaren Erabiltzaileen jardunaldia antolatu du eta goiz osoan zehar, simulazioen aplikazio errealen aurkezpen tekniko desberdinak (egiturazko CAEa, fluidoen-dinamika, ekoizpen prozesu tradizionalen eta berritzaileenen simulazioak, zarata eta dardaren analisia, …) eta prozesuen optimizazioan nola laguntzen duten azaldu dira, besteak beste.
Jardunaldi honetan, diseinu, ingeniaritza, I+D, prozesu eta ekoizpenen optimizaziorako alorrak dituzten sektoreek parte hartu dute.
Informazio gehiagorako, klikatu hemen.

 

*Irudia:Simufact.