Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

“Genero aurreiritziak apurtuz”: Hezkuntza eragileei zuzenduriko formazioa ATZERATU egingo da

Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta bertan kokaturik dagoen LHL Lanbide Heziketaren Lagunak elkarteak, Bergarako Udalaren diru-laguntzarekin, GENERO AURREIRITZIAK APURTUZ ikastaroa antolatu dute datorren abenduaren 21erako aurreikusita genuen baina beste data berri batera atzeratuko da.

Data berria dugunean, interesa azaldu duten guztiei jakinaraziko zaie.

Irakaslea: Silvia Muriel Gómez, berdintasun aholkularia.

Informazioa eta izen ematea:  ikastaroak@maltuna.eus edo 943 899 272 zenbakira deituz.

Azken urteotan, STEAM alorretan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika, artea eta humanitateei erreferentzia egiten die ingelerazko akronimoak) genero berdintasuna sustatzeko hainbat pausu ematen ari gara bai gizartera eta bai inguruko enpresetara begira, eta oraingoan, gai honen inguruan sentsibilizatzeko formazio saioa antolatu dugu. 

Zergatik? STEAM ikasketetan emakumeen presentzia handitu nahi dugulako. Horretarako, beharrezkoa iruditzen zaigu emakumeentzat onuragarriagoak diren heziketa inguruneak eta inguru profesionala eratzea, non emakumeen ezaugarriak eta ekarpenak baloratuko diren eta baita, beraien lana eta ikasle nahiz profesional gisa dituzten ahalmenak ere.