Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Genero-berdintasunari buruzko 2019ko Nazioarteko Kongresua

Nazioarteko kongresu honen helburu nagusia Engendering STEM proiektuan zehar landu eta garatu ditugun praktika onak konpartitu eta dibertsitatearen aldeko apustua egin duten ETEen onurak ezagutzera ematea da.

ENGENDERING STEM proiektuak jardunbide egoki horietako batzuk nabarmentzea du helburu, eta ETEek beren enpresetara emakume gehiago erakartzeko eta haiek atxikitzeko har ditzaketen neurri praktikoak eskaintzen ditu. Proiektua Herbeheretako, Eskoziako eta Euskal Herriko (Miguel Altuna LHII) bazkideen arteko lankidetzan egin da, eta doako laguntza eskaintzen die genero-berdintasuna lortzeko konpromisoarekin bat egiten duten enpresei.

Konferentziara bertaratzen diren pertsonek aukera izango dute Europako lurralde desberdinetako ETEetan gauzatutako praktika onak ezagutzeko eta baita aukera berdintasunean aritzen diren adituekin lan-saio eta eztabaidetan parte hartzeko ere.

Informazio guztia, proiektuaren web orrian: www.engenderingstem.eu