Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Gipuzkoako talentua, Ikasketa amaierako saria (LH DUAL Sari banaketa)

Kutxa Fundazioak, Gipuzkoako talentua saritu du abenduaren 16an Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian. Bertan, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako zikloetako espediente akademiko onenen sari banaketa izan da. 102 ikasleen artean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako 3 ikasle izan dira (Unai Bilbao, Nuria Santamaria eta Iosu Zalakain). Josune Irazabalek -Ikaslaneko zuzendaria eta Miguel Altunako zuzendaria- banatu zien diploma bana (aldez aurretik, ikasle bakoitzak, besteak beste, 500€ jaso du). Esan beharra dago hiru ikasle hauek Lanbide Heziketa Dualean jardun dutela, ikasketak eta lana txandakatuz. Zorionak lortutako emaitza bikainagatik: ikasleei bereziki, baita irakasleei eta familiei ere !