
Publikadu da Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko.
IZENA EMATEA: 2024ko urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra, biak barne.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO:
-Izena emateko ikastetxeetan (I. eranskinean zehazten dira).
– Online, Ikasgunea atariaren bitartez (https://ikasgunea.euskadi.eus).
Probak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da bietako bat aukeratzea, izena emateko unean.
PROBEN EGUTEGIA:
2024ko apirilaren 24a, asteazkena, 16:00etan.
* Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza.
* Goi-mailako H.Z: Zati Komuna.
2024ko apirilaren 25a, osteguna, 16:00etan.
* Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologikoa eta Soziala.
* Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa.