Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Instalazio Elektriko eta Automatikoetako ikasleak Lancor S.L eta ALCAD Electronics enpresetan izan dira

Azken egunotan, Miguel Altunako Instalazio Elektriko eta Automatikoetako 2.mailako ikasleek Lancor S.L. (Motore elektrikoak) eta ALCAD Electronics S.L. enpresak bisitatzeko aukera izan dute.

Lancor S.l, motore elektrikoak ekoizten dituzten enpresa bat da, batez ere elebazioetarako egiten dituzte (Orona eta multinazional batzuentzako). Deigarria iruditu zitzaigun antolaketa, autogestionatutako lan- taldeetan egiten dute lan, motoreak ekoizteaz gain, eskaerak egin eta bezeroarekin kontaktu estua dutelarik.

ALCAD Electronics S.L. enpresan aldiz, enpresaren hisotira azaldu zien ikasleei eta ondoren, instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen. Aipatzekoa da i+d laboratorio propioa dutela.

Eskerrik asko egindako harreragatik, oso bisita aberasgarriak izan dira.