Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

IRIS BOX neurketa postuaren AURKEZPEN SAIOA Ekainaren 12an.

Ikasturte honetan albiste izan dugu Iris Box neurketa postuaren iritsiera, eta horri lotuta lehen AURKEZPEN SAIO bat antolatu dugu berritasun hau ezagutzera emateko.

Saioa ekainaren 12an izango da, goizeko 9:00etan hasita, eta 2 orduko iraupena izango du; IZENEMATEA HEMEN

 

Makina hau 2022-23 ikasturtean martxan jarri genuen proiektu baten emaitza izan da, eta bertan garatu nahi izan dena da Ikusmen Artifiziala darabilen neurketa postu bat.

Neurketa ekipamendu honen garapenaz Bergarako Lazpiur eta Gasteizko Solid Machine Vision enpresak arduratu dira. Solid Machine Vision enpresa gaur egun Lazpiurren filiala da, eta bertan Ikusmen Artifizialean eta irudien analisiko softwareetan oinarrituta industriarako soluzio zehatzak gauzatzen espezialistak dira.

Kasu zehatz honetan Miguel Altunatik luzatu zaizkien eskakizunetara egokitu dute makina, eta ondorengo ezaugarri edo eskakizunei erantzuteko kapaza da makina gaur egun:

  • Pieza mota ezberdinak azkartasunez neurtzeko ahalmena; bai erreboluziokoak eta baita ere prismatikoak. 
  • Tamaina aldetik pieza txikiak eta ertainak neurtzeko ahalmena.
  • Ikasleek tailerrean fabrikatutako piezei zuzenean nota jartzea ahalbidetzea, tailerrean irakasleek darabilten zuzenketa txantiloiaren irizpideak aplikatuz. 
  • Neurketa txostenaz gain, logeatutako ikasleak neurketa hoietan izandako emaitzak “csv” fitxategi batean gordeta uztea, datu horiek sistema digitalizatuan nahieran erabili ahal izateko.