Atzo, uztailak 10, Zoller, ATM eta Kendu enpresekin lankidetzan jardunaldi teknikoa izan genuen Miguel Altunan.Teknologia-jardunaldia, enpresa hauek eskaintzen dituzten aplikazioen berri emateko izan zen.
Miguel Altuna jakitun da teknologia eta tresna digital berriak “must” bihurtzen ari direla ikasleen ikaskuntza-ibilbidean, eta presetting-ekipoak instalatu berri dira ikasturtean zehar besteak beste, lan-merkatura atera daitezen, alderdi horri buruzko jakintza sendoekin, zeina funtsezkoa baita inguruko industria-ehunaren mekanizazio tailerretan eraginkortasuna maximizatzeko. Horretaz aparte, ATM enpresak Hainbuch zehaztasun handiko lotze sistemen soluzioak aurkeztu zituen, prezisioaz gain makinen aldaketa denboren garrantzia nabarmenduz. Bestalde Kendu ebaketa erramintek beraien produktuak eta azken soluzioak erakutsi zizkiguten
Ildo horretan, Zoller Ibéricak, ATMk, Kenduk eta CIFP Miguel Altunak Bergarako zentroan egin zuten jardunaldi teknikoan, txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuetako espezialistentzako soluzio sortak aurkeztu ziren. Workshop praktiko baten bitartez dinamizatu zen ekitaldia eta ondorengo espezialistak izan genituen gurean: Iván Lavín (Zoller Iberica), Iñaki Bilbao (ATM), Alex Rodriguez (Kendu).
Esperientzia aberasgarria izan zen lanbide heziketako irakaslego, makina erremintako profesionalak eta sektore honetako hornitzaileen bilgune hau. Eskerrik asko!