Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Kalitateari loturiko AENORren ISO9001a Ziurtagiria berritu dugu

Konfinamendu aurretik egin genuen kanpo ikuskaritzaren ondoren, daukagun AENOR zigilua berriztatu dugu: 2015 arauaren araberako ISO 9001a. Ondo egindako lanaren isla eta daramagun bidea jorratzen joan behar dugunaren baieztapena.

Zer esan nahi duen zigilu honek?

Murriztu egin direla “burokratikotzat” har daitezkeen baldintzak, eta are gehiago indartu direla kudeaketa eraginkorrerako ikuspegia, enpresek beren jarduerak garatzen dituzten testuinguruaren azterketa eta horiei lotutako arriskuen kontsiderazioa.Horri gehitu behar zaio hobekuntza-zikloaren egitura bat hartzea, kudeaketa-eredu guztiek erabiliko dutena hain zuzen ere. Guzti honek integrazioa erraztuko du eta ingurumenari, laneko eta osasun segurtasunari, gizarte-erantzukizunari loturiko alderdietan eragina izango du.