Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Lanbide Heziketa DUALerako aukerak eta enpresetan baloratzen dituzten gaitasunak

Maiatzaren 6tik 10era bitartean, Fagor Ederlan, ULMA Packaging, Goizper eta Stadler  enpresetako arduradun desberdinek beraien enpresetako funtzionamendua, Lanbide Heziketako ikasleei eskaintzen dizkieten DUALerako aukerak eta beraien eguneroko jardunerako garrantzitsuak diren baloreei buruzko informazio saioak izan genituen Miguel Altuna LHII.

Hauek  izan ziren azpimarratzen zituzten gaitasun eta baloreak: Gaitasun pertsonal eta profesionalak lantzearen garrantzia, pertsona bakoitzaren zeharkako gaitasunak ezagutu eta baloratzea, lantokian jarrera egokia izatea, hizkuntzen ezagutza eta erabilera, mugikortasuna eta, gertuko tratua  langileen artean.