Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Lanbide Heziketaren Nazioarteko Bilkuran parte hartu dugu

Pasa den martxoaren 21 eta 22an, Hezkuntza Ministerioak antolatutako eta Valentziako Artes Reina Sofia jauregian ospatu den Lanbide Heziketaren Nazioarteko Bilkuran parte hartzen izan gara.

Kongresua bi jardunaldi nagusitan banatu zen. Batetik, Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakasleria eta zuzendariei loturiko saioak izan ziren eta hauetan adimen artifiziala, big-data, errealitate areagotua, errealitate birtuala, industria aeroespaziala, trantsizio ekologikoa eta ekonomia zirkularraz jardun ziren, besteak beste.

Era berean, LHko Zentro Integratuetako irakasleria eta zuzendariek mahai inguru desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten lan eredu desberdinak elkarbanatzeko, elkarlanerako lan sareak sustatzeko eta horrela, kalitatean eta berrikuntzan oinarritzen diren zentroen marko nazional eta internazionalari duen balioa ikustarazteko.