Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Languages Lanean kongresuan izan gara, hezkuntza eta lan-munduari buruzko mahai-inguruan parte hartuz

Atzo, urtarrilak 18, Bilbon ospatzen ari den “Languages Lanean. Hizkuntza kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan” kongresuan parte hartu zuen Gorka Lazkanok, Miguel Altunako lan-praktika eta enpresa harremanen arduradunak.

Amaia Agirre Pinedok, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendariak gidatu zuen mahai ingurua, Karin Van Der Worp EHU/UPVko irakasleak, MUko Dekanoa den Lander Belokik eta Joseba Lozano Santos, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak osatu zuten, Gorka Lazkanorekin batera. Mahai inguru honetan, euskara hizkuntzak, hezkuntzaren ikuspegitik lan munduari egin diezazkiokeen ekarpenak zein diren eta izan daitezkeen azaldu ziren eta alderantziz,  baita lan-munduak hezkuntzarentzat dituen aukerez ere. Horretarako, Miguel Altunaren kasuan, enpresa harremanetan euskarak duen presentzia eta erabilera azaldu zituen Gorka Lazkanok.

Aipatu, Miguel Altuna partaide den Harixa ekimena ere aurkeztu zuela Bergarako Udalak Languages Lanean kongresuan.

LANGUAGES LANEAN KONGRESUKO BIDEOA.