Atzo, martxoak 11, Lanbide Heziketako hainbat zentrotako pertsonak LCAMP proiektuari loturiko bilera izan zuten Miguel Altuna Lanbide Heziketan.
Bertan, batetik maiatzaren 14 eta 15ean Alemaniako Aalenen egingo LCAMPen konferentziaren informazioa eskaini zen eta, ondoren, LCAMP proiektuan garatzen ari garen Ikas-Fabrika (“Collaborative Learning Factory”) modeloa azaldu zen etorkizuneko lankidetza-aukerak ezagutzeko.