Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
slidelacamp

LCAMP proiektua

LCAMP: Ikaslean zentratutako Fabrikazio Aurreratuko CoVE plataforma.

Bosgarren iraultza industriala laugarreneko teknologien gainean eraikitzen da, oinarri industrial gizatiarra, jasangarria eta egokitzeko gaitasunduna nabarmenduz, trantsizio digitalak eta berdeak azpimarratuz. Eraldaketa ekonomiko honen funtsezko zutabea Fabrikazio Aurreratuko sistemek jokatzen duten papera da, hala nola Robotika, 3D eta 4D inprimaketa, Adimen Artifiziala eta errendimendu handiko konputazioa.

5.0 industriak eskatzen du Lanbide Heziketak “ikaskuntzan oinarritutako ikuspegiak” garatzea, teknologiak planifikatu, kudeatu, gainbegiratu edo berauek kudeatzen dituzten pertsonen gaitasunek bere osotasunean hartuz. Mugaz gaindiko lankidetzaren bidez, LCAMP proiektuaren helburua da eskualdeetako Fabrikazio Aurreratuko Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroak babestea eta indartzea, egokitze gaitasuna handitzeko, berritzaileagoak eta hobeto hornituak izan daitezen, gaitzeko, ezagutzak eguneratzeko eta ikasle gazte eta helduak birkualifikatzeko, trantsizio digital eta berdeei arrakastaz aurre egiteko. 

Aliantzak, hazten eta lehiakorragoak izaten lagunduko die eskualdeei, haien Lanbide Heziketaren bidez. 

Horretarako, Aliantzak hiru alderdi nagusitan garatuko ditu jarduerak:

  • Irakastea eta ikastea: Fabrikazio Aurreraturako trebetasun-esparruak eta curriculumak txertatzea; Fabrikazio Aurreraturako programak abian jartzea edo berrikustea (mikrokredentzialak barne); Ikaskuntza-lantegiak sortzea (Fabrikazio Aurreratuko laborategi bereziak, Lanbide Heziketa eta industriak batera kudeatuak).
  • Lankidetza eta aliantzak: Fabrikazio aurreraturako gaitasun eta enplegu behatoki bat abian jartzea; Industriaren, Lanbide Heziketaren eta eskualdeetako lankidetza-ideiak bizkortzea, berrikuntza-komunitate ireki baten bidez, eta ETEei aholkularitza ematea ETEen eta Lanbide Heziketaren arteko loturen integrazioari buruz.
  • Gobernantza eta finantzaketa: Gune bakarreko ataria sortzea gure zerbitzu guztietarako; Enpresa-argudioa bermatzea, epe luzera interesdunen zerbitzuei jarraipena ematea eta aldi berean parte-hartzea hobetzea.

Iraupena: 2022ko ekaina – 2026ko maiatza