Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
slidelacamp

Ikuspegia, misioa eta helburu estrategikoak

IKUSPEGIA

LCAMPen helburua da Fabrikazio Aurreratuaren sektorean lan egiten duten Lanbide Heziketako zentro eta enpresentzat ezagutza, sorkuntza eta informazio trukerako, lankidetzarako eta zerbitzuak emateko Europa mailako erreferentziazko plataforma bihurtzea.

MISIOA

Fabrikazio Aurreratuaren sektorean lan egiten duten enpresen, enpresa elkarteen eta Lanbide Heziketako zentroen arteko elkarlana, industrian dauden gaitasun eta ezagutza gabeziak murrizteko eta Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen arteko ezagutzen transferentzia.

HELBURU ESTRATEGIKOAK

*Fabrikazio Aurreratuko joeren behatoki bat sortzea.

*Gaitasunak, ikasteko ibilbideak, mikrokredentzialak… definitzeko mekanismoak garatzea.

*Berrikuntza Irekiko Komunitate bat eratzea.

*Elkarlaneko ikaskuntzako lantegi bat egikaritzea (Ingelerazko “Collaborative Learning Factory”, aurrerantzean “CLF”).

*Europar Batasuneko beste ekimen batzuekiko sinergiak sustatzea.

*Plataforma Europan kokatzea.

*Plataforma autojasangarria izatea.

LCAMP proiektuaren helburua da eskualdeetako Fabrikazio Aurreratuko Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroei (CoVE) laguntzea eta ahalduntzea, egokitzeko gaitasun handiagoa izateko, berritzaileagoak izan  eta hobeto hornituta egon daitezen ikasle gazteak eta helduak trebatzeko, hobetzeko eta berriro gaitzeko, trantsizio digital eta ekologikoei arrakastaz aurre egin ahal izateko.

GRAFIKOA LCAMP EUS

WP1 – Proiektuen kudeaketa, kalitatea ziurtatzea eta arriskuen kudeaketa

WP2 – LCAMP aliantza

WP3 – Behatokia

WP4 – Berrikuntzarako komunitate irekia

WP5 – Fabrikazioko ikaslean zentratutako formazioa

WP6 – Elkarlaneko ikaskuntzako fabrika – CLF

WP7 – Elkarlaneko ikaskuntza. LH-ETE lotura

WP8 – Fabrikazioko ikaslearengan oinarritutako prestakuntzarako plataforma

WP9 – Hedapena eta ustiatzea

WP10 – Ekintza-plana