Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Lehendakaria Miguel Altuna berria ezagutzen

Gaur Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuordea, Lanbide Heziketako kontseilariordea den Jorge Arevalo eta  Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea Olatz Garamendi, Miguel Altunako eraikin berria ezagutzen izan dira.

Zuzendaria den Iosune Irabazalek ongi etorria eman ostean, ikastetxe berrituko hainbat gune bisitatu dituzte, atalez atal. Administrazio gelan hasi dira, eta jarraian enpresa simulazio gelara joan dira, non ikasleek enpresa ataletan banatuta egiten duten lan. Jarraian Ikaslab gela bisitatu dute eta ETHAZI gunea ikusi ostean tailerrera jaitsi dira.

Urkulluren hitzetan Miguel Altuna ikastetxea aitzindaria da Euskadiko Lanbide Heziketan.