Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

LH DUALa euskaraz ekitaldian aitortza jaso dugu Copreci enpresarekin batera, besteak beste

Urnietako Salestarrak-Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak ‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren aitortza ekitaldia hartu zuen otsailaren 2an. Bertan, euskarazko Lanbide Heziketa eta ikasleen lan munduratzea euskaraz gauzatzeko garaian erreferente diren lantoki eta ikastetxeen jarduna aitortu eta praktika onak partekatu ziren. 

Egiten dugun lanaren errekonozimendua egin zen, kontuan izanez Lanbide Heziketako ikastetxeekin duten harremana, ikasleek «LH Duala Euskaraz» urte batean baino gehiagotan egin izana, LH Dualean izandako ikasle horietako batzuk bertan lanean geratu izana eta «LH Duala Euskaraz» egiten den lantokien izaera anitza. Aurtengoan aitortza jaso zuten Copreci kooperatibak, Aita Mennik eta Elkarmediak eta horiekin harremana dugun Lanbide Heziketako ikastetxeak: Meka LHII, Mariaren Lagundia, Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII, Arizmendi Ikastola, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Miguel Altuna LHII eta Izarraitz lanbide Heziketa LHII.

2023an jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 14.633 ikasle izan dira Lanbide Heziketa Dualean. Horietako 4.050 ikasle euskaraz aritu dira, gisa horretan lan mundura salto egiten dutenerako euskararen konpetentzia garatuz. Lurralde honetan, azken bost urteetan, Lanbide Heziketa Duala euskaraz Gipuzkoan 4.016 lantokik baino gehiagok eskaintzen dute euskaraz. (Bizkaian 2.067 eta Araban 450). Guztien artean, etorkizunerako, hazkunderako eta enplegurako aukera ematen duten erakunde eredugarri eta jasangarrien komunitate bat osatzen dute.