Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

LH DUALa Euskaraz: Lantokiko egonaldiak euskaraz egitearen aitortza

Atzo, martxoak 6, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Lanekin antolatutako LHDUALa Euskaraz ekitaldia ospatu zen eta Miguel Altuna LHIIren izenean Gorka Lazkanok, enpresa harremanetarako arduradunak jaso zuen Erreka koop. E.ko Oihana Ezkurrarekin batera elkarlanean egindako LH Duala euskaraz lortzeko lanaren aitortza.

“LH DuaLa Euskaraz” ekimena, euskarak duen balioaren kontzientzia eta jarrera piztu, eta heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen balioa ikustarazteko martxan jarritako egitasmoa da eta ekitaldiaren helburu nagusia lantokiko egonaldiak euskaraz egiten dituzten esperientziak aitortzea da. 

GOIENAko bideoa.

Euskaraz, balioa erantsi lanari!