Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

LH DUALarekin lan mundura

Ikasturtea aurrera doan neurrian, LH DUALa aukeratzen duten ikasleak ere laster hasiko dira beraien ikastetxeko formazioa enpresakoarekin txandakatzen.

Hori dela eta, atzo goizean Lanbide Heziketa DUALean parte hartzeko aukera duten Miguel Altuna Lanbide Heziketako 69 ikaslek, aurrerantzean kontratu edo/eta bekak gauzatzeko bete beharreko pausu eta dokumentazioari buruzko azalpenak jaso zituzten aretoan.