Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

“LHko bikaintasun zentroak” nazioarteko on-line konferentzian izango gara

Datorren ekainaren 16rako antolatu den “LHko bikaintasun zentroak” (Centres of Vocational Excellence) nazioarteko konferentzian parte hartuko dugu partaide garen EXAM 4.0 proiektua online aurkeztuz.

Ekitaldia datorren ostegunean, ekainaren 16an, goizeko 9:00etan hasiko da. Interesatuek, informazio gehiago eta  izena emateko aukera duzue  ondorengo loturan: https://bit.ly/3gxFDH1

EGITARAUA

Ekitaldiari buruzko informazioa:

Epe laburrera begira, Europako lanpostuen %65etan Lanbide Heziketako kualifikazio maila izatea beharrezkoa izango da. Hori dela eta, beharrezkoa da LHko sistemak moldatzea eta garai berrietara egokituko diren ikasleak formatzea, beharrezko ezagutza eta gaitasun profesionalak  landuz.

Horretarako, Lanbide Heziketako zentroak ere, ikasleengan zentratu eta berrikuntza, jasangarritasun, enplegua eta parte-hartze sozialerako motor izatea beharrezko dugu. Lurralde bakoitzeko estrategiekin bat eginez eta beste eragile batzuekin elkarlanean,  Lanbide Heziketako irakaskuntzan bikaintasunez jarduteko.

Ekitaldi honetan, Europar Batasuneko komisioko arlo desberdinetako hainbat hizlari garrantzitsuk parte hartuko dute beraien aurkezpenak eginez, tartean Joao Santos, EUko Komisioko Lan, Enplegu eta Inklusiorako Zuzendari Orokorra  eta Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea ere izango delarik. Ondoren,  Europako herrialde desberdinetako 5 proiektu pilotu aurkeztuko dira, eta hauetako bat, Unai Ziarsolok azalduko duen eta Miguel Altuna partaide den EXAM 4.0 nazioarteko proiektua izango da.