Tknika-k antolatutako OPEN DAYS Lanbide Heziketako eta KA2 Erasmus proiektuen zabalkunderako jardunaldiak ospatu dira martxoaren 19 eta 20an.
Hori dela eta, Miguel Altuna partaide diren Erasmus+ proiektuek ere presentzia izan dute eta aurreikusitako programazioari lotuta, Irlanda, Finlandia eta Belgikako erakunde desberdinetako ordezkaritzen bisita jaso dugu Miguel Altunan. Euskadiko Lanbide Heziketako eredua ezagutzeko asmoz, gure metodologia parte-hartzailea eta egunerokoan erabiltzen ditugun espazioak ezagutzeaz gain, LCAMP eta proiektu desberdinen berri jaso dute.
Eskerrik asko!