Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

“Mekatronika denontzat” argazkia irabazle

Bergarako Miguel Altuna Lanbide-heziketako zentrotik bidalitako eta “Emakumeak teknologian” lelodun lehiaketaren irabazlea den “Mekatronika denontzat” argazkia agertuko da Itelazpiren Berdintasunerako hurrengo egutegiaren azalean, hau da, 2019ko edizioan. Saria BBK Live jaialdirako bi sarrera dira, ekitaldiaren antolakuntzak horiek laga dituenak, horrela ekimenarekiko konpromisoa erakutsiz.

Itelazpik biziki eskertu die parte hartu duten pertsona guztiei eta horien hezkuntza-zentroei ekimen honetan aktiboki parte hartuz erakutsi duten konpromisoa. Halaber, telekomunikazioen arloan genero-berdintasunaren aldeko apustua egiten jarraitzera gonbidatzen dute.