Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altuna ere Gizatasunaren, Teknologiaren eta Adimenaren aroan

“Lanbide Heziketa Gizatasunaren, Teknologiaren eta Adimenaren aroaren aurrean” izenburupean Donostian azaroaren 10 eta 11n ospatuko den Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuari loturik, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan egun bereziak izaten ari gara jasotzen ari garen bisitak direla eta, besteak beste.

Gaur, azaroak 9, Estatuko 17 Autonomia-Erkidegoetako Lanbide Heziketako Zuzendari orokorren bisita jaso dugu eta bihar, azaroak 10,  kongresuko egitarauaren barruan kokatzen den “Fabrikazio Adimenduna, 5.0 Industria eta eremu digital eta eremu digital inmertsiboak” gaiari loturik, Miguel Altunako instalazio eta egunerokotasuna ezagutzeko nazioarteko 40 ordezkari izango ditugu gurean.

Jorge Arevalok, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak azaldu bezala, industriak eta lan-merkatuaren beharrei erantzuteko, ikastetxeok ere eraldatu beharra daukagu; Eraldaketa digitalaren aurrean pausuak eman eta ikasgela teknologikoak, ikaskuntza metodologia aurreratuak, espazio inmertsibo eta espazio interaktiboen txertaketa ezinbestekoa da. Gaur egun, Miguel Altuna, EAEko kastetxe adimendunetako bat da beste 23 ikastetxeekin batera eta urte gutxi barru, 70 ikastetxe adimendun izatera pasako garela aurreikusten da, aurrez aipatu bezala, industriaren eraldaketari lotuta beharrizan berriei neurriko erantzuna eman ahal izateko.