MIGUEL ALTUNA LHII 1928ko ekainaren 22an sortu zen “Oinarrizko Lanbide eta Ehungintza Eskola” izenarekin. Eskola Errege Seminarioan sortu zen. Egunez eta gauez ematen ziren eskolak, eta bi titulu atera zitezkeen: Industria Ofizialtza eta Industria Maisutza. Gerra Zibilera arte (1936) egoitza horretan jarraitu zuen.
Gerra bukatu zenean, eskolak ateak ireki zituen berriro 1944ko urriaren 16an. Garai hartan bi pertsona bilakatu ziren protagonista: batetik, José Mª Aguirre, Unión Cerrajerako zuzendaria, eskolako zuzendari gisa, eta, bestetik, Miguel Altuna, eskolako idazkaria. 1990. urtean, Elementala izenez ezagutzen zen eskolak MIGUEL ALTUNA izena hartu zuen.
1996ko martxoan eraikin berria inaguratu zen, eta 1998. urtean goi-mailako berariazko Lanbide Heziketako Institutu bilakatu zen Miguel Altuna, non zikloak eta etengabeko eta hastapeneko prestakuntza ematen baitziren.
2019. urteko irailean, MIGUEL ALTUNA LHII eraikin berri batera igaro zen, Agirrebide kaleko 2.era, hain zuzen ere. Eraikin honek 10.000 m2 inguru ditu, gaur eguneko baliabide teknikoz hornitua dago eta ikasketa-metodologia berritzailea eskaintzen du.